XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neskato hark asko estimatzen zintuen. Katxis! Orain gogoratzen naiz! Zenbat aldatu zaren Aintzane! Nik... ez nuen uste...

Agian oraindik niregatik interesatzen da!

Aizu, nahi duzunera gonbidatzen zaitut. Zurekin hitz egin behar dut.

Ongi da.

Behin zerbitzatuak egonik...

Lehen esan duzu estimatzen ninduzula, agian ez dut ulertu behar den bezala...

Oso ondo ulertu duzu; dena den, zuregatik edozer egingo nukeela esan nahi nuen.

Uauh! Horrek gogorra dirudi.

Eta orain, ez al duzu horrelakorik sentitzen?

Motel, gogoratuko duzu nola arbuiatu ninduzun, ez da?

Ulertu behar didazu, gazteegia nintzen neska batekin egoteko.

Noski horregatik zenbiltzan Ainoa horren atzetik.

Ez zaitez ahalegindu, beste batekin nabil. Bakarrik kontuak garbitu nahi nizkizun!

Orduan ez dago zer egiterik?

Noski ezetz! Bere garaian onartu izan baninduzun...

Pikutara bidali zenuen guztia.

Zer iruditu zaizu, Aintzane?

Hia! Hia! Hia!

Zineman aritu beharko zinateke, Maider. Sinistu du guztia!

Ez da hainbesterako; nola zaren jakinez ez da hain zaila izan.

Ez zait ezer ondo atera behar gau honetan ala?

Norekin mintzo zara motel? Campana kalea

Inorrekin ez... neure buruari hitz egiten nion.

Ba hor goian dagoenak entzun dizu; baina ez du zure arazoa konponduko.

Nola dakizu hori?

Urteen esperientziaz, mutil.

Hainbeste urte ditut berak horrela nahi izan duelako.

Gero eta gehiago sufritzea nahi du.

Baina, zergatik? Jeloskor bat delako.

Nola? Bai, hala da; behin batean bere emazte batekin berak ezin duena egin nuelako.

Monja gixajoak ez zuen kontsolatuko zuen inor.

CASANOVA KAKATIA!

Esaten ari natzaizuna mundu hau ez da zuzena.

Bai esanik ere.

Inoiz ez da izan. Hala ere aintzinean argiago zegoen; orain dena zirriborrotsuagoa da. Nolabait, zuzengabetasunak estaltzen dira.

...Eta askotan biktima printzipalek jaso egiten dute errua. Urrunago joan gabe, ijitoen adibidea iragarriko dizut; oso arima txarrekoak direla uste izango duzu, ez da? Baina, noizbait ez duzu pentsatu zer egingo zenuke zuk beren egoeran? Gure arrazakoengandik etengabe zapalketan jasaten dituzte...

Batzutan aldrebes gertatzen da, baina ulergarria da, bai.